• Covid-19
  • BPXport

Izotz Jauregia

Txuri Urdin Izotz Jauregia Donostia-ko instalakuntzarik adierazgarrienetarikoa da, Anoetako kirol gunean kokatua. 1999an guztiz eraberritua, eta inbertsio berriekin 2014 eta 2015 urteetan, izotz ekoizpen eta energia berreskuratze azken aurrerakuntza teknologiak erabiltzen ditu. Aparkaleku zabal eta autobusentzat lekua dauka.

Izotz hockey, patinaje artistiko eta curling-eko nazioarteko txapelketak ospatu ahal izateko neurriak (28×58=1625 m²) dituen pista dauka instalakuntzak, izotz gaineko aisialdirako ekintza guztietarako egokia. Harmailek 650 ikusleentzako tokia dute

“Proiektu handi bati ekiteko ausardia behar da. Proiektu handi bat bukatzeko, iraunkortasuna behar da.”

Ordutegia

Tarifak

SARRERAK

LANEGUNAK
ASTEBURUAK / JAIEGUNAK ETA BEZPERAK
Umeak (<12 urte)
6,20 €
7,00 €
Helduak
9,00 €
10,00 €
Haurren taldeak (+20 ume)(prezioa pertsonako)
5,20 €
6,00 €
Helduen taldeak (+20 heldu)(prezioa pertsonako)
8,00 €
8,00 €
Laguntzailea
1,00 €
1,00 €

ALOKAIRUAK

 
Patinen alokairua
2,95 €
Kaskoaren alokairua (Haurrak)
1,10 €

ABONOAK

 
Helduak urtekoa
205,00 €
Haurrak urtekoa
145,00 €

Ikastaroak

Ikastetxeak

Taldeak

Urtebetetzeak

Kafetegia

Ludotekak

Gipuzkoako ikastetxeak

Nork har dezake parte?
Lehen hezkuntzako 3. mailatik hasi eta Unibertsitateko irakaskuntza bitarteko ikasleek har dezakete parte, izena ikastetxearen bidez emanez gero.

Datak:
Urriaren 15etik maiatzaren 31ra arte, astelehenetik ostiralera.
Saioaren iraupena: 1,5 ordu.
15' beroketa (irristaketa librea)
30' irristaketa ikastaroa
30' jolas gidatuak
15' irristaketa librea

Ordutegia:
Astelehena, asteazkena eta osteguna 07:45 - 15:45
Asteartea 07:45 - 15:15
Ostirala 07:45 - 14:00

Ikasle kopurua:
Taldeko lagun kopurua 20 ikaslekoa izango da gutxienez. *Covid-19 dela eta, 50 gehienez.

Izena ematea:
Ikastetxeak internet bidez egingo du izen-ematea eta, horretarako, Eskola kirolaren izen-emateak aplikazio informatikoan hastapeneko jardueren atalean sartuko da.
Egin aurretik, Txuri Urdin Izotz Jauregiko arduradunekin ziurtatu behar da aurreikusitako datak libre daudela:
- Telefonoa: 943 46 44 04
- e-posta: txuriurdin@bpxport.es

Gipuzkoa kanpoko ikastetxeak

Nork har dezake parte?
Lehen hezkuntzako 3. mailatik hasi eta Unibertsitateko irakaskuntza bitarteko ikasleek har dezakete parte, izena ikastetxearen bidez emanez gero.

Datak:
Urriaren 15etik maiatzaren 31ra arte, astelehenetik ostiralera.
Saioaren iraupena: 2 ordu.
30' beroketa (izotzarekin lehen kontaktua)
30' irristaketa ikastaroa
30' jolas gidatuak
30' irristaketa librea

Ordutegia:
Astelehena, asteazkena eta osteguna 07:45 - 15:45
Asteartea 07:45 - 15:15
Ostirala 07:45 - 14:00

Ikasle kopurua:
Taldeko lagun kopurua 20 ikaslekoa izango da gutxienez. *Covid-19 dela eta, 50 gehienez.

Izena ematea:
Ikastetxea Txuri Urdin Izotz Jauregiko arduradunekin harremanetan jarri beharko da datak libre daudela baieztatzeko eta izen-ematea formalizatzeko.

Taldeak

Nork har dezake parte?
Izotz gaineko irristaketan hasi edo/eta egun ezberdin bat pasa nahi duten guztiek har dezakete parte.

Datak:
Urriaren 1etik maiatzaren 31 arte, astelehenetik igandera.
Saioaren iraupena: 2 ordu.
30' beroketa (izotzarekin lehen kontaktua)
30' ikastaro teknikoa
30' jolas gidatuak
30' saio librea

Ordutegia:
Egunak eta ordutegia erreserba egiterakoan adostuko dira, taldearen beharren eta pistaren disponibilitatearen arabera.

Parte hartzaile kopurua:
Taldeko lagun kopurua gutxienez 20 pertsonakoa izango da. *Covid-19 dela eta, 50 gehienez.

Izena ematea:
Txuri Urdin Izotz jauregian
- Telefonoa: 943 46 44 04
- e-posta: txuriurdin@bpxport.es

Urtebetetzeak

Egun berezi hauetan, Txuri Urdin Izotz Jauregiak jai polit bat eskaintzen dizu: jolasak, askaria eta, jakina, arratsalde osoan patinatzen geratzeko aukera.

Noiz: ostiral, larunbat edo igande arratsaldetan.

Sartzen dira: askaria + 30' jokotan, begirale batek zuzenduta (urtebetetze-eguneko umeentzat bakarrik den pistan erreserbatutako espazioa) + gainerako denboran patinaje librea.

Gutxieneko haur kopurua: 6

Erreserbak: telefonoz, posta elektronikoz edo zentroan bertan urtebetetzea ospatu aurreko asteazkenera arte.

Kafetegia

200 m2-ko kafetegia, izotz azalerarekiko ikuspegiarekin eta, gainera, kanpoko terraza zabal batekin, Donostiako gune suspertuenetariko baten bista ugari dituena.

Ludotekak

Txuri Urdin Izotz Jauregian.
3 eta 12 urte bitarteko haurrentzat.
Sarrera ordua 07:45tatik 09:00tara.
Jasotzeko ordua jangela gabe 13:00etatik 13:30etara.
Jasotzeko ordua jangelarekin 14:30etatik 15:30etara.

EKINTZAK:
- Izotz gaineko patinaje ikastaroa.
- Eskulanak.
- Jokoak (kalean eguraldi ona eginez gero).
- Igerilekua.

PREZIOAK:
- 2020/12/21-22-23-24 || 2020/12/28-29-30-31 (4 egun): 128€
- 2021/01/04-05 (2 egun): 64€
- Egun askea: 32€
- Jangela zerbitzua (4 egun): 32€
- Jangela zerbitzua (egun askea): 10€

Harremanetarako

Harremanetarako:

Anoeta Pasealekua, 24
Donosti, 20014
943 46 44 04

Autobusa:

26 | Amara-Martutene
28 | Amara-Ospitaleak
31 | Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza
B4 | Amara-Riberas-Martutene
B9 | Amara-Errondo-Puio

Bidaltzen...
Mezua zuzen bidali da. Eskerrik asko!